XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL-LURREKO OTOIZLARIAK

Nork uka otoizlarien beharra badugula gure herrian, denen adiskidetzeko, fedegabekerier nausitzeko, mende berriari buruz fededunago izaiteko?.

Bai otoizlarien beharra badugu herri guziaren bekatuen zama arintzeko, urrunean dauden euskal semeak salbatzeko, mundu guzikoak onhartuz eta gure euskal-izaitea begiratuz zeru alde aintzinatzeko.

Nor dira?.

Ez du aspaldi, baziren gure herrietan Heren ordeneko edo Tiersordreko otoitz egileak.

Orai Beloken ditugun oblatoak jaun andere batzu dira (berrogoi bat denetarat), gehienak erdaldunak.

Hiruzpalau aldiz urtean, iragaiten dute gurekin egun bat otoitzean; eta egun oroz zerbeit otoitz egiten dute fraideen otoitzari juntatuz.

Holako taldeak badira frango Frantzia guzian, gehienak fraidetxe bati josiak.

Joanden irailaren 30-an, Lisieux-ko hirian bildu dira otoitz-talde horien buru direnak.

Horiek hola, gu euskaldunek, gu hain otoitz beharretan gaudenek ez ote dugu otoitz-talderik sortu behar? Balira etxetan eta bazter guzietan otoizlariak, otoitz-egile ixil eta kartsuak, Jaunaren Erreinuko gudulariak!.

Nor izan daiteke otoizlari? nor nahi.

Zer egin hortarako? otoizlari talde bati juntatu.

Nun dira otoizlari taldeak? Otoizlariak agertzen badira, sortuko dira taldeak.

Anartean hemen gaitutzue Belokeko otoizleak (bai eta berdin Lazeanokoak, Eztibalitzekoak eta bertze).

Otoizlari agerkari huni hitz bat igor dezokezue edo ere Oblatoen buru denari.